Kaixo!

Atzo Juanjok zioen moduan, gogoratu inkesta irekia dagoela oraindik, hurrengo astean bilera egin ahal izateko. Hainbat erantzun daude jada, baina gehiago bagaude, primeran. Esan dezakegu, adibidez, hurrengo bi egunak erantzuteko eta ostiralean zehazten dugu eta bidali zein den aukera gehien dituen egun eta ordua?

Hemen lotura, badazpada: https://www.when2meet.com/?32226937-HOesi

Nik bileran eztabaidatuko nituzke balizko estrategiak eta aurrera egiteko moduak, uste dut errazagoa izango dela.

Ondo izan!

Jokin

25/9/15 19:43(e)an, Unai Ugalde igorleak idatzi zuen:
Kaixo lagunok

Gure aldarrikapen orokorretatik emaitza zehatzak lortzeko uste dut aldarrikapen zehatzak formulatu behar direla.

Nire aldetik, MS365 auzian:

1) Migratu gabekook tresna ofizialik gabe geratu gara telebilerak egiteko => Erakundeak bageneukan zerbait kendu zigun (BBcollab, Webex). Abiatu alternatiba bat berehala! 2) Zure ondokoek migratu badute baina zuk ez, ezin dituzu haiekin fitxategiak eta abar lainoan partekatu "read/write" => Erakundeak Gateway moduko bat eskaini behar digu! 3) Ezin da "desmigratu", emandako zerbitzuarekin konforme ez bazaude. Bahiketa moduko hori hautsi behar da!

Barkatuko didazue insistentzia baina, batetik, sakabanatzeko arriskua ikusten dut nik hemen, eta, bestetik, agian "goitik begi batzuk" ere ari dira jarraitzen gure eztabaidagaiak, eta denon onerako izango da haien lana erraztea. Izan ere, iazko udazkenean entzute-birak egitearen fan sutsu zirenengandik ez dut gutxiagorik espero.

Zorte on telebileran eta ondo izan.

Unai.

Jokin Azpiazu Carballo <[email protected]>(e)k idatzitakoa:

Kaixo berriz!

Kide batek prestatu du inkesta bat bileraren ordua eta eguna adosteko. Gogoratu printzipioz online izango dela.

Hementxe doa inkesta, bete mesedez noiz ahalko zenuketen bileran parte hartu:

https://www.when2meet.com/?32226937-HOesi

Eguna eta ordua betetzeko mantendu sagua klikatuta ordu guztietan. Izena jartzearekin nahikoa da, pasahitzak aukera ematen du gero ordutegia aldatzeko.

Ondo izan!

Jokin

On 25/9/10 10:35, Jokin Azpiazu Carballo wrote:
Kaixo guztioi

Ze ondo ari garela gai honen inguruan bueltaka.

Sentsazioa dut zaila izango dela ideia zaparradatik harago joatea posta zerrendan. Zuetako asko bazaudetenez, jakingo duzue beste email-kate baten ere (M365i uko egin genion hainbat pertsona gaude kate horretan) elkarrizketa bertsua izaten ari garela. Bertan planteatzen ari dena da bilera bat egitea, online ziur aski (errazago) eta guzti honetaz hitz egitea. Izan ere, Unaik dioen moduan, badaude gutxienez bi dimentsio horiek: lehena da berehalako kontu espezifiko hori (M365i uko egin izanak ekarri dituen ondorioak) eta bigarrena martxan jartzen ari den batzorde hori, maila instituzionalean hartuko diren erabakien inguruan ideiak jaso eta iritzia eskatzeko (hala ulertu dut nik behintzat). Bigarren horretan, esango nuke, kabitu daitezke lehenak (alegia, batzorde horretara eraman daitekeen kontuetako bat dela M365en migrazioari lotutako kalte horiek konpontzea lehentasunezkoa izan behar dela). Baina pentsatu behar da nola, nahi dugun, ala ez. Nik uste errazena bilera hori egitea dela, eta hor erabakitzea ze forma hartzen duen guzti honek, ezta?

Nahi baduzue, beste taldean botako den bilera jartzeko egutegi-aukeraketa zerrenda honetara ere bidaliko dut eta nahi duena apuntatu dadila...

Hori ba, ondo izan eta mila esker gaia bizirik mantentzearren!

Jokin

On 25/9/10 09:34, Unai Ugalde wrote:
Egun on guztioi:

Bi dimentsio ikusten ditut nik hemen: erakundearena eta langileona. Gurutzatu egiten dira, baina izatez diferenteak dira.

Langileonean zentratuko naiz, zeren egunerokotasunari eragiten baitigu, eta errazagoa baitzait konkretatzeko arazoetan, baita konponbideetan.

Zehatzago, Microsoften zerbitzuen auzian, esan zitzaigun aukerakoa zela, libre ginela, migratzeko edo ez. Teorikoki hala da baina praktikan inondik inora ez, izan ere, nik dakidala gutxienez:

1) Migratu gabekook tresna ofizialik gabe geratu gara telebilerak egiteko => Erakundeak bageneukan zerbait kendu zigun (BBcollab, Webex). Abiatu alternatiba bat berehala! 2) Zure ondokoek migratu badute baina zuk ez, ezin dituzu haiekin fitxategiak eta abar lainoan partekatu "read/write" => Erakundeak Gateway moduko bat eskaini behar digu! 3) Ezin da "desmigratu", emandako zerbitzuarekin konforme ez bazaude. Bahiketa moduko hori hautsi behar da!

Bene-benetan migratzea aukerakoa baldin bada, gutxienez puntu horiek ebatzi behar dira.

Eta horiek ebatzi ondoren sartuko nintzateke ni "ur sakonagoetan".

Ondo izan,

Unai.

Aitor Cuartango <[email protected]>(e)k idatzitakoa:

Ados hemen esandakoekin. Eskerrik asko!

Zerbait prestatu behar bada, laguntzeko prest.

aitor

El mar, 9 sept 2025 a las 16:29, Juan Abasolo (<[email protected]>)
escribió:

Ados hemen esandakoekin.
Ez dakit azkenean Hezkuntza Fakultateetakoak kontuan izango gaituzten
zuzenean ala ordezkatuta. Hala balitz, Imanol, Hezkuntzan
Librezalekoarenari kolpetzen zaionean, uste dut zehatz garrantzitsua dela
gure fakultateetan IRADI ez bada ere, eskura egotea.

Gaur-gaurkoz, gure fakultatean uste dut Linuxeko erabiltzaile guztiak konbentzitu dituztela EHUko ordenagailuetan ez instalatzeko eta klasean erabiltzeko aukeratzat Virtual Machine-ak dira bide bakarra (ni konbentzitu naute EHUko ordenagailua ez erabiltzeko). Badakit kausistikak ertz asko dituena, baina bereziki gurea taktikoki garrantzi handikoa delakoan nago

Izan ondo

Hau idatzi du Juanjo Ugartemendia ([email protected])
erabiltzaileak (2025 ira. 9(a), ar. (11:42)):

Kaixo,

Estitxuk dionarekin ados, estamentuen (kasu honetan EHU) diskurtso
"gris", politikoki zuzen horretara egokitzen dela iruditzen zait.
Bestetik, nik uste dut Plan Estrategiko horren barruan Microsoft-ekiko menpekotasunaren (morrontza) "eztabaida" sortzeko plaza aproposa dela,
bereziki MS365 horren inposaketarekin.
Bestetik, teorian, EHUn Linux sistema eragile korporatiboa da, baina, gero errealitatea da 4 katuk bakarrik erabiltzen dugula eta teknikariak askotan ez dutela formaziorik horretan laguntzeko, eta normalean saiatzen
dira disuaditzen Linux ez erabiltzeko, beraz, Linux sistema eragile
korporatibo gisa bultzatzea garrantzitsua deritzot.

Egia esan, ez da gutxi Itsas hor egotea proposatu izana, eta gure
ordezkaritzari dagokionez, nik ez dut nire burua ikusten, baina Imanol (eta Itsaseko jende gehiago) hor egotea garrantzitsua da, beraz, nire babes eta
konfidantza guztian zuengan.

Juanjo Ugartemendia

Jatorrizko mezua: ar., 2025-09-09 11:06 +0200, egilea: Estitxu Villamor

Kaixo Imanol,

nik ongi deritzot.

Azken garaian pentsatzen aritu naiz agian software askearen kontuarekin
zilegitasuna lortzeko ongi legokeela orain hain modan dauden ODS-en
markoarekin lotzea kontua. Izan ere, unibertsitatea uneoro dabil
EHUagenda  2030ekin, iraunkortasunarekin... bueltaka, baina gero
Microsoft kontratatzen du. Hortaz, agian Eraldaketa Digitalerako Plan Estrategikoaren baitan hori ere indartu dezakegu? Ziurrenik datu ugari izango dituzu zuk jada, baina bestela ni prest bilaketa bat egiteko,
software askearen kontua ODSekin lerratzeko asmoz.

Estitxu

9/9/25 10:58(e)an, Imanol Madariaga igorleak idatzi zuen:

[sobre participar en el grupo de trabajo para el Plan Estratégico de
Transformación Digital de la UPV/EHU]

Egunon,
Eraldaketa Digitalerako Plan Estrategikoaren garapena martxan jarri
berri dute Gradu eta Eraldaketa Digitalerako Erektoreordetzatik.
"ITSAS software libreko taldearen parte" garen pertsona biri eskatu
digute lan talde horretan parte hartzeko (lehelen hirugarren bat
kontaktatu zuten eta horrek ni eta beste bati berbideratu).

Nik dakidanagatik gaur egun Itsas e-zerrenda honetan mamitzen da, eta ez da bideragarria (ezta nire nahia ezta beraien helburua espero dut)
ordezkaritza formala
eramatea, baina software librearen aldeko ikuspegia Plan Estrategiko
horren lan taldera eramatea beharrezkoa dela uste dut, eta ni prest
nago hori egiten saiatzera (4-5 bilera aurreikusten dituzte).
Nire duda edo beldur nagusia da Errektoreordetzan noraino izango duten
asmoa gure irispideak kontuan hartzeko, edota Plan horretan eragina
izango bagenu ere, ia gero errealitatera pasako den edo paperean
geratuko den. Baina saiatzea beharrezkoa dela argi dago, errektoretza
talde honen garaian ez bada lortzen noiz bestela?

Nik lan talde horretara Itsas-etik kanpo landutako ildo bereko gaiak
eramateko asmoa dut ere:
- epostaren migrazioaren harira aktibatu ginen irakasle batzuen
artean landutakoak;
- Hezkuntzan Librezalekoak, Euskal Herriko eskoletako digitalizazioaz
arduratutako komunitatea https://hezkuntza.librezale.eus/

Ondo deritzozue Itsas-en bidetik jaso dudan gonbidapen hau onartzea? Lan taldeko informazioa hemen partekatzeko asmoa dut, eta zuen ideiak
eta ekarpenak eraman ditzaket.
Zuetariko norbait prest badago edota ni baino egokiago dela uste
baduzue proposatu ahal diet errektoreordetzakoei.
Edo beste muturrean, Itsas taldea gai honetatik guztiz kanpo geratu
behar dela uste baduzue esan ere.


Hurrengorarte,  Imanol.
...

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas




_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

--
←---→

Jokin Azpiazu Carballo

Soziologia eta Gizarte Langintza saila
Sarriena z/g 48490 Leioa, Bizkaia

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a