Ados hemen esandakoekin. Eskerrik asko!

Zerbait prestatu behar bada, laguntzeko prest.

aitor

El mar, 9 sept 2025 a las 16:29, Juan Abasolo (<[email protected]>)
escribió:

> Ados hemen esandakoekin.
> Ez dakit azkenean Hezkuntza Fakultateetakoak kontuan izango gaituzten
> zuzenean ala ordezkatuta. Hala balitz, Imanol, Hezkuntzan
> Librezalekoarenari kolpetzen zaionean, uste dut zehatz garrantzitsua dela
> gure fakultateetan IRADI ez bada ere, eskura egotea.
>
> Gaur-gaurkoz, gure fakultatean uste dut Linuxeko erabiltzaile guztiak
> konbentzitu dituztela EHUko ordenagailuetan ez instalatzeko eta klasean
> erabiltzeko aukeratzat Virtual Machine-ak dira bide bakarra (ni konbentzitu
> naute EHUko ordenagailua ez erabiltzeko). Badakit kausistikak ertz asko
> dituena, baina bereziki gurea taktikoki garrantzi handikoa delakoan nago
>
> Izan ondo
>
> Hau idatzi du Juanjo Ugartemendia ([email protected])
> erabiltzaileak (2025 ira. 9(a), ar. (11:42)):
>
>> Kaixo,
>>
>> Estitxuk dionarekin ados, estamentuen (kasu honetan EHU) diskurtso
>> "gris", politikoki zuzen horretara egokitzen dela iruditzen zait.
>> Bestetik, nik uste dut Plan Estrategiko horren barruan Microsoft-ekiko
>> menpekotasunaren (morrontza) "eztabaida" sortzeko plaza aproposa dela,
>> bereziki MS365 horren inposaketarekin.
>> Bestetik, teorian, EHUn Linux sistema eragile korporatiboa da, baina,
>> gero errealitatea da 4 katu bakarrik erabiltzen dugula eta teknikariak
>> askotan ez dutela formaziorik horretan laguntzeko, eta normalean saiatzen
>> dira disuaditzen Linux ez erabiltzeko, beraz, Linux sistema eragile
>> korporatibo gisa bultzatzea garrantzitsua deritzot.
>>
>> Egia esan, ez da gutxi Itsas hor egotea proposatu izana, eta gure
>> ordezkaritzari dagokionez, nik ez dut nire burua ikusten, baina Imanol (eta
>> Itsaseko jende gehiago) hor egotea garrantzitsua da, beraz, nire babes eta
>> konfidantza guztian zuengan.
>>
>> Juanjo Ugartemendia
>>
>> Jatorrizko mezua: ar., 2025-09-09 11:06 +0200, egilea: Estitxu Villamor
>>
>> Kaixo Imanol,
>>
>> nik ongi deritzot.
>>
>> Azken garaian pentsatzen aritu naiz agian software askearen kontuarekin
>> zilegitasuna lortzeko ongi legokeela orain hain modan dauden ODS-en
>> markoarekin lotzea kontua. Izan ere, unibertsitatea uneoro dabil
>> EHUagenda  2030ekin, iraunkortasunarekin... bueltaka, baina gero
>> Microsoft kontratatzen du. Hortaz, agian Eraldaketa Digitalerako Plan
>> Estrategikoaren baitan hori ere indartu dezakegu? Ziurrenik datu ugari
>> izango dituzu zuk jada, baina bestela ni prest bilaketa bat egiteko,
>> software askearen kontua ODSekin lerratzeko asmoz.
>>
>> Estitxu
>>
>> 9/9/25 10:58(e)an, Imanol Madariaga igorleak idatzi zuen:
>>
>> [sobre participar en el grupo de trabajo para el Plan Estratégico de
>> Transformación Digital de la UPV/EHU]
>>
>> Egunon,
>> Eraldaketa Digitalerako Plan Estrategikoaren garapena martxan jarri
>> berri dute Gradu eta Eraldaketa Digitalerako Erektoreordetzatik.
>> "ITSAS software libreko taldearen parte" garen pertsona biri eskatu
>> digute lan talde horretan parte hartzeko (lehelen hirugarren bat
>> kontaktatu zuten eta horrek ni eta beste bati berbideratu).
>>
>> Nik dakidanagatik gaur egun Itsas e-zerrenda honetan mamitzen da, eta
>> ez da bideragarria (ezta nire nahia ezta beraien helburua espero dut)
>> ordezkaritza formala
>>  eramatea, baina software librearen aldeko ikuspegia Plan Estrategiko
>> horren lan taldera eramatea beharrezkoa dela uste dut, eta ni prest
>> nago hori egiten saiatzera (4-5 bilera aurreikusten dituzte).
>> Nire duda edo beldur nagusia da Errektoreordetzan noraino izango duten
>> asmoa gure irispideak kontuan hartzeko, edota Plan horretan eragina
>> izango bagenu ere, ia gero errealitatera pasako den edo paperean
>> geratuko den. Baina saiatzea beharrezkoa dela argi dago, errektoretza
>> talde honen garaian ez bada lortzen noiz bestela?
>>
>> Nik lan talde horretara Itsas-etik kanpo landutako ildo bereko gaiak
>> eramateko asmoa dut ere:
>>  - epostaren migrazioaren harira aktibatu ginen irakasle batzuen
>> artean landutakoak;
>>  - Hezkuntzan Librezalekoak, Euskal Herriko eskoletako digitalizazioaz
>> arduratutako komunitatea https://hezkuntza.librezale.eus/
>>
>> Ondo deritzozue Itsas-en bidetik jaso dudan gonbidapen hau onartzea?
>> Lan taldeko informazioa hemen partekatzeko asmoa dut, eta zuen ideiak
>> eta ekarpenak eraman ditzaket.
>> Zuetariko norbait prest badago edota ni baino egokiago dela uste
>> baduzue proposatu ahal diet errektoreordetzakoei.
>> Edo beste muturrean, Itsas taldea gai honetatik guztiz kanpo geratu
>> behar dela uste baduzue esan ere.
>>
>>
>> Hurrengorarte,  Imanol.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> ITSAS mailing list
>> [email protected]
>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>>
>> _______________________________________________
>> ITSAS mailing list
>> [email protected]
>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>>
>>
>> _______________________________________________
>> ITSAS mailing list
>> [email protected]
>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>>
>
>
> --
> Juan Abasolo, PhD
>
> Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea
> Bilboko Hezkuntza Fakultatea
> Euskal Herriko Unibertsitatea EHU
>
> Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia)
>
> T       : (+34) 94 601 7567
> Telegram: @JuanAbasolo
> Skype   : abasolo72
> Bloga   : juanabasolo.netlify.app
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a