Beste haria ([Itsas] [Foro-steilas] Fwd: [Pdi] Webex kontratuaren amaiera.
Microsoft 365era migrazioa eta prestakuntza / Fin de contrato Webex.
Migración a Microsoft 365 y formación.) ez luzatzearren, gai hau banatu dut.

@Pablo, @Natxo, @Christian, ¿entendéis euskera (escrito)?

Ongi etorri Jokin!

ITSAS-en web guneari buruz, ez dago eduki askorik. Manifestua eta kideen
zerrrenda daude baina gutxi gehio.
Kontestua ematearren: 2007-2013 bitartean dokuwiki-a erabiltzen genuen
taldeko kide baten zerbitzarian; duela 10 urte edo zerbitzaria itxi zuen
eta orduan baloratu genuen unibertsitateko web gunean tokitxo bat eskatzea.
Eduki minimoa kopiatu genuen, baina Foroa eta Wikia ez ditugu inoiz erabili.
Web gune zaharra archive.org-en ikus daiteke:
https://web.archive.org/web/20230000000000*/itsas.ehu.es. Nik badaukat
dokuwikiaren babes-kopia. Edonork edukia lokalean ikusi nahi badu...
Bestetik, orain dela pare bat urte https://github.com/itsas-taldea/ sortu
genuen.

Hizkuntzari dagokionez, uste dot denok ulertzen dugula euskara. Baten batek
ez daki hitz-egiten (edota idazten), baina oraintxe ez dot gogoratzen
ulertzen ez duenik. Goian galdetu dot, badaezpada be.
Bideokonferentziak/bilerak egin doguzenean gaztelera erabili izan dugu.
Ekintzetan, tokiaren arabera. Uste dot informatika fakultatean antolatutako
gehienak euskaraz izen zirela, bilboko ingeniaritza eskolan ordea
gazteleraz.
2016-2017-tik hona ez dot ekintza zehatzik gogoratzen baina.
Testu, komunikatu eta kartelak egiterakoan ia beti bi hizkuntzetan egiten
doguz.
Zerrendan bertan, guztiz random. Batzuk euskara hasten dituzte
elkarrizketak, beste batzuk gazteleraz, nik neuk eguna, gai eta garaiaren
arabera. Baina ez doguz mezu guztiak bi hizkuntzetan bidaltzen.
Garrantziaren arabera, zuk erabaki edukia beste hizkuntzan laburtu nahi
baduzu, zehatz itzuli, o hizkuntza bakarra erabili.

Bide batez, kontuan izan hau ez dela unibertsitateko kideei mugatutako
zerrenda. Unibertsitatetik kanpokoak badaude; ikasle-ohiak, beste
unibertsitate/taldeetako kide/lagunak, etab. Idatzi baino dezente gehiago
dira irakutzen dutenak.

Ondo izan

Unai
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a