Arratsalde on: Nik Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean mezu hau bidali dut, hemen partekatzen dizuet, lagungarri izango delakoan:
GAIA: Microsoft 365era migrazioari uko egiteari buruz Arratsalde on, lankideok: Dakizuenez, datozen asteotan eposta, teledeiak eta bestelako IKT zerbitzuak Microsoft-era pasako dira (M365), kontrakorik adierazi ezean. Gure lana multinazional baten software pribatibo baten esku uztea erabaki garrantzitsua denez, pausu hau eman aurretik uste dut ondo legokeela norberak horren inguruan hausnartzea. Software librearen aldeko EHUko ITSAS taldean, gai honen inguruan eztabaidatzen ari gara, eta inork eposta-banaketa zerrenda honetan parte hartu nahiko balu, esteka honetan luke aukera: https://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas Unibertsitateak ez du askorik argitu zein ondorio dituen Microsoft-era pasatzeari uko egiteak, baina hau da hemendik eta handik jakin duguna: - Migrazioa orain egingo ez bagenu (ez dugulako argi), migrazioa geroago ere eskatu ahalko genuke, guztiz beharrezko bagenu. - Orain dugun eposta zerbitzua (webposta) erabiltzen jarraitzeko aukera izango genuke. Zenbat eta gehiago izan orain arteko sisteman geratzen garenok, orduan eta indar handiagoa egin ahal izango dugu. - M365eko beste aplikazioak ezingo ditugu erabili, baina gaur egun ere ez ditugu erabiltzen eta badauzkagu horien ordezkoak. - Bideokonferentzia. Teams gabe ere bizi gara, eta norbaitek bideokonferentziaren bat antolatzen badu, UPV/EHUtik kanpoko jendearentzat taldera gehitzeko aukera egongo denez, *ez gara kanpoan geratuko*. Bestalde, merkatuan aukera asko daude eta horietako edozein baliatu ahal izango dugu geuk bideokonferentziak antolatu behar ditugunean (Jitsi <https://meet.jit.si/>, adibidez). Microsoft 365 aukerara pasatzeari uko egiteko, esteka honetan dago inprimakia: https://www.ehu.eus/eu/group/ikt-tic/m365-lankidetza-gunea-zerbitzua-ukatu Espero dut mezu hau lagungarri izatea, ondo izan, Ainhoa Ezeiza Hau idatzi du Juan Abasolo ([email protected]) erabiltzaileak (2023 eka. 12(a), al. (14:17)): > Eskerrik asko erantzunagatik. > > Erosokeriaren bandera altxatuta, beraz, zer eginik ez. Militantzia baino > ez da geratzen. Eta berori ere ondo makaldua sarri. > > Hau idatzi du Unai Martinez ([email protected]) erabiltzaileak (2023 eka. > 10(a), lr. (13:54)): > >> Aupa Juan, >> >> Enaz aditua eta ez dut prozeduraren informazio zehatzik, baina ditudan >> ezagutzak baliatuz: >> >> > Nire EHUko korreoa miscrosoft-era pasatuko litzateke? >> >> Bai. Zure EHU-ko korreoa Microsoft-en ID bihurtuko litzateke eta >> ehu.eus/correow erabili ordez outlook.com erabili beharko zenuke. >> >> Oharra: Manchesterreko Unibertsitatean egon nintzenean, bertan >> Microsoft-en zerbitzuak erabiltzen zituzthttps:// >> support.microsoft.com/es-es/office/configuraci%C3%B3n-pop-imap-y-smtp-para-outlook-com-d088b986-291d-42b8-9564-9c414e2aa040en/dituzte, >> baina sarbidea outlook.manchester.ac.uk/ zen/da. Ez dakit zergatik gure >> unibertsitateak ez duen (sub)domeinu propioa erabiltzen. >> >> > Bermatuta dago nire Googlerekiko lotura ez dela hautsiko (Android >> telefonoan) edo Apple? >> >> Bai. Outlook-ek klienteak onarten ditu (ez soilik web sarrera): >> https://support.microsoft.com/es-es/office/configuraci%C3%B3n-pop-imap-y-smtp-para-outlook-com-d088b986-291d-42b8-9564-9c414e2aa040. >> Hortaz, Thunderbird edo Google erabili ditzakezu kliente gisa, orain arte >> egin bezala. >> Ez dakit gmail-ek IMAP bitartez kanpoko kontuak kudeatzea onartzen duen; >> beharbada POP/SMTP erabili beharko da. >> Baina Thunderbird-ek edota Android-en izan ditzakezun korreo >> kudeatzaileek onartuko dute IMAP. >> >> Izatez, aldatu eta berehala hautsi daiteke, berriz ere konfiguratzeko >> beharra egon liteke. Baina soilik behin egin beharrekoa da. >> >> > Zein beste arazo egon liteke erosotasunaren ikuspegitik? >> >> Ezerosotasun teknikorik bapez. Izatez, web klientea beharbada orain >> duguna baino "hobea" izango da. Ez baitut uste unibertsitateak inolako >> interesik jarri duenik kliente librea hobetzen. >> >> Gu, gure unibertsitatea (publiko bakarra), gure herria, Europan egiten >> ari diren hausnarketen kontra, atzerriko gobernu baten menpeko den eta >> hainbatetan zigortutako korporazioaren esklabu digital bihurtzearen >> ezerosotasuna, guztia. >> >> Windows 11-ra aldatu eta Microsoft-en zerbitzuak ez dabiltzan egunean >> inork unibertsitatean ordenagailuak piztu ezin duenean beharbada ulertuko >> dugu zein garesti den autonomia musutruk ematea. O igual ez, igual >> errektoreak azalduko luke eusko jaurlaritzan Microsoft-erako aldaketak >> zenbat aurrezten duen energia kostea... >> >> > Badakit ikuskera ez dela software librearen aldekoa oinarrian, baina >> aldaketaren gainean hausnartzeko balioko balu, nahiko nuke. >> >> Tamalez, software librea baino oso zabal eta sakonagoa da arazo hau. >> Edonork galdetu/aztertu balu, jakingu luke Google-en zerbitzuak >> erabiltzen direla unibertsitate osoan. >> Ikasle Ordezkari nintzenean, estamentu guztietan ikusi neban Drive >> (zentruan, campusean, unian eta eusko jaurlaritzan). >> Bai, barneko sharepoint eta EHUbox erabiltzen ziren, baino oso arrunta >> zen informazioa (lege zirriborroak barne) Google-en zerbitzuen bitartez >> jasotzea. >> Hortaz, software librea alboratuta, Microsoft-en soldadu bihurtzen >> gaituzte, hezkuntzaren pribatizazioan Google-ekin duen gudan. >> Software garapena, edo IA-rekin gertatu bezala, Microsoft-ek ezin duenean >> teknikoki edo kalitateagatik irabazi, zelaia erosten du. >> Ez dakit unibertsitatean edo eusko jaurlaritan norbaitek erosketaren >> parte jasotzen duen, edo gaitasun falta hutsa den. >> Baina instituzioak gudan parte hartu nahi badu, ez genuke ordaindu >> beharko, baizik eta 50000 mertzenarioren soldata negoziatu. >> >> Ondo izan >> >> Unai >> >> >>> >>> Juan >>> >>> >>> >>> Hau idatzi du Aitor Cuartango ([email protected]) >>> erabiltzaileak (2023 eka. 8(a), og. (11:54)): >>> >>>> Itsaseko zerrendan sartzeko esteka: >>>> >>>> https://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas >>>> >>>> agur bero bat >>>> >>>> El jue, 8 jun 2023 a las 10:03, Juanjo Ugartemendia >>>> (<[email protected]>) escribió: >>>> >>>>> Kaixo, >>>>> >>>>> Jokin Azpiazu ITSAS zerrenda honetan sartu nahiko luke, nori eskatu >>>>> behar zaio? >>>>> >>>>> Juanjo Ugartemendia >>>>> >>>>> Jatorrizko mezua: az., 2023-06-07 14:15 +0200, egilea: Jokin Azpiazu >>>>> Carballo >>>>> >>>>> Kaixo Juanjo eta besteok >>>>> >>>>> Ba ni pozik sartuko nintzateke posta zerrenda horretan. Ahal bazenu, >>>>> eskertuko nizuke. >>>>> >>>>> Mila esker! >>>>> >>>>> Jokin >>>>> 23/6/7 11:45(e)an, Juanjo Ugartemendia igorleak idatzi zuen: >>>>> >>>>> Kaixo, >>>>> >>>>> Estitxu, suposatzen dut aipatzen duzun taldea, software librearen >>>>> aldekoa, ITSAS dela. Taldeak badu posta zerrenda bat ( >>>>> [email protected]), egia da azken urteetan ez dagoela oso aktibo, >>>>> baina, gai honekin lotuta nik zenbait mezu jaso ditut. Ez dakit nork >>>>> kudeatzen duen taldea, baina, interesa duzuenok esan eta eskatuko dut >>>>> bertan sartzea. >>>>> >>>>> Agur bat, >>>>> >>>>> Juanjo Ugartemendia (GIE Donostia) >>>>> >>>>> >>>>> Jatorrizko mezua: az., 2023-06-07 11:34 +0200, egilea: Estitxu >>>>> >>>>> Kaixo Jokin, >>>>> >>>>> super ados aipatzen duzunarekin eta zerbait egiteko beharrarekin. Nik >>>>> dakidala ez dago honen inguruan lan egiten duen talderik. Nire lankidea >>>>> oooso linuxeroa da eta komentatu zidan lehen bazegoela EHUn software askea >>>>> sustatzen zuen taldetxo bat, Zientzia eta Teknologia fakultatean batez >>>>> ere, >>>>> baina dagoeneko ez dago aktibo. Ez bada besterik sortu azken urteotan, >>>>> akaso informatikako sailetan edo, ba ez dut uste ezer dagoenik. >>>>> >>>>> Nik pertsonalki gaia lantzeko interesa izango nuke, eta lankideei ere >>>>> komentatuko diet ia animatzen diren. Joango gara hitz egiten! (Portzierto, >>>>> Gasteizko Fisika Sailekoa naiz) >>>>> >>>>> Ongi izan, >>>>> >>>>> Estitxu >>>>> 23/6/7 09:42(e)an, Jokin Azpiazu Carballo igorleak idatzi zuen: >>>>> >>>>> Egun on guztioi eta mila esker Rosa informazio hau helarazteagatik. >>>>> >>>>> Lehenengo eta behin, nire burua aurkeztuko dut. Jokin Azpiazu naiz eta >>>>> Leioako GKZtik (Soziologia eta gizarte langintzatik) idazten dizuet. Atzo >>>>> bertan eman nuen alta posta zerrenda honetan, beraz barkatuko didazue >>>>> esaten dudana aldez aurretik eztabaidatu baldin bada aurreko mezuetan. >>>>> >>>>> 365 migrazioaren inguruko mezua jaso nuen nik ere pasa den astean, eta >>>>> lankide batzuekin komentatu genuen informalki (batzuk sindikatuko kideak >>>>> dira, beste batzuk ez). Aipatu genuen agian unea dela zerbait egiteko >>>>> horren inguruan, xumea bada ere. Izan ere, migrazioaren kontua defactoko >>>>> pribatizazio modua ere bada, eta badira urteak digitalizazioaren >>>>> kontuarekin atzerapausuak besterik ez ditugula ikusten EHUn. Software >>>>> librearen eta burujabetza digitalaren alde egin ordez, kontrako norabidea >>>>> hartzen dute errektoretzatik uneoro. Adibideak milaka daude, baina >>>>> Microsoften hau sendoa da: postaren kudeaketa, komunikazio birtualena eta >>>>> biltegiratzearena. Tira, zer kontatuko dizuet ez dakizuenik. >>>>> >>>>> Galdetu nahi nuen ea horren inguruko lantalderik-edo ote dagoen, ala >>>>> ba dagoen jende soltea interesa duenik gai hau lantzeko. Agian bileraren >>>>> bat egin genezake edo posta bidez komentatu eta ekimenen bat proposatu. >>>>> Informazio apur bat beharko nuke nik behintzat. Esaterako, inork ba al >>>>> dakit zenbat eurotako kontratua sinatu den? Zenbat urterako? Lehendik >>>>> bagenituen zein beste zerbitzu daude aurreikusita bertan behera uzteko? >>>>> EHUBox? Egela mantenduko da ala epe erdira hori ere moldatzeko asmoa dago? >>>>> Tira, hauek eta beste galdera batzuk erantzutea ondo legoke kanpainatxo >>>>> bat >>>>> egiteko, ahal bada ahalik eta norbanako zein eragile gehien batuta... >>>>> >>>>> Tira, ez nuke luzatu nahi, barkatu. Galdera zehatza hori da, beraz: >>>>> lantalderik al dago jada honi buruz lanean? Ala interesa duen jende multzo >>>>> informalik? >>>>> >>>>> Mila esker denoi eta ondo izan >>>>> >>>>> Jokin >>>>> 23/6/6 10:12(e)an, Rosa Lago igorleak idatzi zuen: >>>>> >>>>> Egun on >>>>> >>>>> (castellano más abajo) >>>>> >>>>> Microsoft mundu zoragarrira pasatzeko aukeraz, behean dagoen mezua >>>>> jaso dugu. Migrazioari uko egiteko aukera badago, esteka ematen dute . >>>>> CAUrekin hitz egin ondoren, orain ez bada egiten, migrazioa beranduago ere >>>>> eskatu ahal da, guztiz beharrezko bagenu. >>>>> >>>>> Diferentzia nagusia da webex ez dugula izango, eta unibertsitateak >>>>> Teams aukeratu duela . Migrazioa ez bada egiten, Teams ezin da erabili eta >>>>> beste plataforma bat bilatu behar da, munduan daudenen artean, adibidez: >>>>> https://meet.jit.si/steilas <https://meet.jit.si/ekopol> >>>>> >>>>> Dena den, norbaitek Teams-ekin bilera antolatuz gero, badaude moduak >>>>> bileran lotzeko, nahiz eta migrazioa eginda ez euki. >>>>> Nire hautua eta proposamena *Microsoftera ez migratzea* da (Software >>>>> librekoei azalpenak emateko utziko diet), eta beraz* migrazioari uko >>>>> egitea (https://nire.ehu.eus/ikt-tic/m365 >>>>> <https://nire.ehu.eus/ikt-tic/m365>). * Besteoi aukera honetaz >>>>> abisatzen dizuet. >>>>> >>>>> Ondo izan! >>>>> >>>>> Con la posibilidad de pasar al maravilloso mundo de fantasías de >>>>> Microsoft, hemos recibido el mensaje que se encuentra abajo. *Sí >>>>> existe la posibilidad de renunciar a la migración,* facilitan el >>>>> enlace. Después de hablar con el CAU, si no se hace ahora, la migración se >>>>> puede pedir más tarde, si viéramos imperiosa la necesidad. >>>>> >>>>> La principal diferencia es que no tendremos webex, y la universidad >>>>> ha elegidoTeams. Si la migración no se realiza, Teams no se puede >>>>> utilizar y hay que buscar otra plataforma, entre las existentes en el >>>>> mundo, por ejemplo: https://meet.jit.si/steilas >>>>> >>>>> De todas formas, si alguien organiza una reunión con los Teams, hay >>>>> maneras de conectarse a la reunión, aunque no haya migrado. >>>>> Mi elección y propuesta es* no migrar a Microsoft *(dejaré a la gente >>>>> de Software Libre que expliquen motivos) y por tanto *renunciar a la >>>>> migración (https://nire.ehu.eus/ikt-tic/m365 >>>>> <https://nire.ehu.eus/ikt-tic/m365>)*. A los demás os aviso de esta >>>>> posibilidad. >>>>> Ondo izan >>>>> Rosa. >>>>> -------- Birbidalitako mezua -------- >>>>> Gaia: [Pdi] Webex kontratuaren amaiera. Microsoft 365era migrazioa >>>>> eta prestakuntza / Fin de contrato Webex. Migración a Microsoft 365 y >>>>> formación. >>>>> Data: Fri, 2 Jun 2023 13:56:29 +0200 >>>>> Nork: Eraldaketa Komunikazioa >>>>> <[email protected]> >>>>> <[email protected]> >>>>> Nori: [email protected] >>>>> >>>>> >>>>> >>>>> >>>>> >>>>> Irakasle estimatua: >>>>> >>>>> Datorren abuztuaren 31n amaitzen da gure unibertsitateak Webex >>>>> (bideokonferentzietarako aplikazioa) erabiltzeko duen kontratua. Egun >>>>> horretatik aurrera, bideokonferentziak egiteko tresna korporatiboa >>>>> *Teams* izango da, Microsoft 365ek (M365) elkarlanerako daukan >>>>> tresnetako bat. >>>>> >>>>> Aplikazio berria erabiltzen ikasteko, ikastaro bat prestatu dugu >>>>> eGelaPi <https://egelapi.ehu.eus/user/index.php?id=2248>-n. Ekainaren >>>>> 5etik (astelehena) aurrera egin ahal izango duzu eta norberak, banaka, >>>>> egin >>>>> dezake. Ikastaroan gai hauek landuko dira: >>>>> >>>>> 1. Outlook >>>>> 2. Teams >>>>> 3. Mahaigaineko aplikazioak konfiguratzea >>>>> 4. Autoebaluazioa >>>>> >>>>> Teams eta M365eko gainerako aplikazioak erabiltzeko, beharrezkoa da >>>>> posta elektronikoko kontuak plataforma horretara migratzea. Migrazio >>>>> prozesua ekainean egingo da, irakasle guztiok aplikazio horiek erabiltzeko >>>>> moduan egon zaitezten 2023-2024 ikasturtearen hasieran. Migrazio prozesua >>>>> ofizioz egingo da irakasle eta ikertzaile guztientzat, baina badago aukera >>>>> migrazioari uko egiteko inprimaki >>>>> <https://www.ehu.eus/eu/group/ikt-tic/m365-lankidetza-gunea-zerbitzua-ukatu> >>>>> hau betez, eta aurkeztu ere, campus bakoitzean migrazio prozesua hasi >>>>> baino >>>>> gutxien dela 24 ordu lehenago aurkeztu behar duzu. >>>>> >>>>> Migrazioa apurka-apurka egingo da: Arabako Campusean hasiko dira, >>>>> ekainaren 15ean; Gipuzkoakoan, ekainaren 19an; eta Bizkaikoan, ekainaren >>>>> 22an. Behin M365era migrazioa eginda, ezin izango da aurreko kontuetara >>>>> itzuli. Migrazio prozesuari buruzko zalantzarik baduzu, jarri harremanetan >>>>> Erabiltzaileen Zerbitzuarekin (CAU). >>>>> >>>>> Ekainaren amaieran, eCampusek prestakuntza saio bat egingo du eGelan >>>>> Teams nola erabili eta gaur egun Webexen gordeta dauden grabazioak >>>>> deskargatu eta artxibatzeko jarraibideak azaltzeko. >>>>> >>>>> Hemen <https://www.ehu.eus/eu/group/ikt-tic/m365> duzu M365ari >>>>> buruzko informazio orokorra. >>>>> >>>>> Zure lankidetza eskertuz, jaso ezazu agur bero bat. >>>>> >>>>> Leioa, 2023ko ekainaren 2a >>>>> >>>>> Estimada profesora / Estimado profesor: >>>>> >>>>> El próximo 31 de agosto termina el contrato para el uso de la >>>>> aplicación de videoconferencia Webex en la universidad. A partir de esa >>>>> fecha, la herramienta corporativa para la realización de videoconferencias >>>>> será Teams, que forma parte del conjunto de aplicaciones colaborativas de >>>>> Microsoft 365 (M365). >>>>> >>>>> Para facilitar el uso de la nueva aplicación, se ha preparado un curso >>>>> de formación que podrá realizarse de forma autónoma en eGelaPi >>>>> <https://egelapi.ehu.eus/user/index.php?id=2245>, desde este lunes 5 >>>>> de junio. El contenido del curso es el siguiente: >>>>> >>>>> 1. Outlook >>>>> 2. Teams >>>>> 3. Configuración de las aplicaciones de escritorio >>>>> 4. Autoevaluación >>>>> >>>>> Para el uso de Teams y del resto de aplicaciones de M365, es preciso >>>>> migrar las cuentas de correo electrónico a dicha plataforma. El proceso de >>>>> migración se realizará a lo largo del mes de junio para posibilitar que >>>>> todo el profesorado pueda utilizar estas aplicaciones para el inicio del >>>>> curso 2023-2024. Este proceso de migración se realizará de oficio para >>>>> todo >>>>> el PDI salvo que expresamente solicite lo contrario rellenando este >>>>> formulario >>>>> <https://www.ehu.eus/es/group/ikt-tic/renunciar-al-servicio-espacio-colaborativo-m365>. >>>>> La renuncia deberá hacerse con al menos 24 horas de antelación al inicio >>>>> del proceso en cada campus. >>>>> >>>>> La migración, que se llevará a cabo de forma escalonada, comenzará en >>>>> el Campus de Álava el día 15 de junio, en el de Gipuzkoa el 19 de junio y >>>>> en el de Bizkaia el 22 de junio. Tras las fechas indicadas, las cuentas >>>>> migradas a M365 no podrán revertirse. Para cualquier duda con relación al >>>>> proceso de migración se podrá contactar con el CAU. >>>>> >>>>> A finales de junio, desde eCampus se realizará una sesión formativa >>>>> para el uso de Teams en eGela y para dar las indicaciones necesarias para >>>>> la descarga y archivo de las grabaciones que sea preciso conservar >>>>> actualmente guardadas en Webex. >>>>> >>>>> Dispone aquí <https://www.ehu.eus/es/group/ikt-tic/m365> de >>>>> información general sobre M365. >>>>> >>>>> Agradeciendo su colaboración, reciba un cordial saludo. >>>>> >>>>> >>>>> >>>>> Leioa, 2 de junio de 2023 >>>>> >>>>> >>>>> >>>>> >>>>> >>>>> >>>>> >>>>> *Juan José Unzilla Galán* >>>>> >>>>> Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordea >>>>> >>>>> Vicerrector de Transformación Digital y Comunicación >>>>> >>>>> >>>>> >>>>> >>>>> >>>>> >>>>> >>>>> >>>>> >>>>> _______________________________________________ >>>>> >>>>> foro-steilas mailing list >>>>> >>>>> [email protected] >>>>> >>>>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/foro-steilas >>>>> >>>>> -- >>>>> >>>>> ←---→ >>>>> >>>>> Jokin Azpiazu Carballo >>>>> >>>>> Soziologia eta Gizarte Langintza saila >>>>> >>>>> Sarriena z/g 48490 Leioa, Bizkaia >>>>> >>>>> >>>>> _______________________________________________ >>>>> >>>>> foro-steilas mailing list >>>>> >>>>> [email protected] >>>>> >>>>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/foro-steilas >>>>> >>>>> _______________________________________________ >>>>> >>>>> foro-steilas mailing list >>>>> >>>>> [email protected] >>>>> >>>>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/foro-steilas >>>>> >>>>> >>>>> _______________________________________________ >>>>> >>>>> foro-steilas mailing list >>>>> >>>>> [email protected] >>>>> >>>>> >>>>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/foro-steilas >>>>> >>>>> >>>>> -- >>>>> >>>>> ←---→ >>>>> >>>>> >>>>> Jokin Azpiazu Carballo >>>>> >>>>> >>>>> Soziologia eta Gizarte Langintza saila >>>>> >>>>> Sarriena z/g 48490 Leioa, Bizkaia >>>>> >>>>> _______________________________________________ >>>>> >>>>> foro-steilas mailing list >>>>> >>>>> [email protected] >>>>> >>>>> >>>>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/foro-steilas >>>>> >>>>> >>>>> _______________________________________________ >>>>> ITSAS mailing list >>>>> [email protected] >>>>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas >>>>> >>>> _______________________________________________ >>>> ITSAS mailing list >>>> [email protected] >>>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas >>>> >>> >>> >>> -- >>> Juan Abasolo, PhD >>> >>> Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea >>> Bilboko Hezkuntza Fakultatea >>> Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU >>> >>> Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia) >>> >>> T : (+34) 94 601 7567 >>> Telegram: @JuanAbasolo >>> Skype : abasolo72 >>> Bloga : juanabasolo.netlify.com >>> _______________________________________________ >>> ITSAS mailing list >>> [email protected] >>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas >>> >> _______________________________________________ >> ITSAS mailing list >> [email protected] >> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas >> > > > -- > Juan Abasolo, PhD > > Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea > Bilboko Hezkuntza Fakultatea > Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU > > Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia) > > T : (+34) 94 601 7567 > Telegram: @JuanAbasolo > Skype : abasolo72 > Bloga : juanabasolo.netlify.com > _______________________________________________ > ITSAS mailing list > [email protected] > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas > -- Ainhoa Ezeiza http://www.ehu.eus/ism/ http://yononecesitopoder.blogspot.com.es/ http://jabegabetzea.blogspot.com.es/ https://www.ehu.es/ehusfera/komunikatzen/ http://laliteraturaesuntesoro.blogspot.com.es/ http://www.twitter.com/ainhoaeus/ http://www.twitter.com/ainhoaezeiza/
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
