Kaixo,

mmmmhhh... nire ustez Java bertsioen kontu bat da.

Azalpen azkarra:

Terminala ireki eta honako komandoa landu, bai etxeko ordenagailuan baita
lanekoan ere:

$ java -version

Ziur asko, etxekoan Oracle JDK izango duzu eta lanekoan OpenJDK (edo bietan
OpenJDK edo Oracle JDK baina ezberdintasunekin bertsioen artean). Soluzioa:
lanekoan eta etxekoan Java bertsio berbera jarri.


Azalpen teknikoa:

Java-k  Desktop.getDesktop().browse() metodoa erabili nahi du. Metodo
horrek nabigatzaile bat irekitzen du URL bat bistaratzeko (sistema
eragileak eskaintzen dion nabigatzailea, sisteman instalatuta dituzunen
artean bat). Dirudienez, Linux-en metodo hori ez doa oso fin zenbait Java
bertsioetan. Irakurri dudanaren arabera, OpenJDK erabili ordez, Oracle JDK
erabiltzen baduzu - bertsio moderno bat, 1.7 edo 1.8-, arazoa konpon
daiteke.



2014-12-17 11:23 GMT+01:00 Juan Abasolo <[email protected]>:
>
>  Egunon, zerrendakideok.
>
> Ea teknikoek lagundu ahal didazuen honetan. Aplikazio bat erabiltzen
> hasita nago eta oso-oso erabilgarria egiten hasi zait, laneko ordenagailuan
> ezin erabil dezakedala konturatu naizen arte.
>
>
>
> Aplikazioa: piggydb
>
> Hemen dago: http://piggydb.net/
>
> Katxarreatzea gustoko duzuenoi gomendatua, ikerketa kualitatiboko
> prozesuko kontu batzuetarako, oso erabilgarria dela ere esango nuke.
>
>
>
> Aplikazioa Javan idatzita dago eta ez dauka instalatu beharrik, web
> nabigatzailearen bitartez erabiltzen da.
>
> Etxeko portatila ekarri dut lanekoarekin konparatzeko eta ea javako
> ezarpenetan aldakuntzaren bat eginda konpon dezakedan. Ez dut alde
> nabarmenik igarri; lanekoa berriagoa da etxekoa baino eta . Jakinduria
> amaitu zait; badakit ez dakidala eta ez dudala ukitu behar, bestela beste
> kontu batzuk ondatu ahal zaizkit.
>
>
>
> Zerbait ebidentea ikusten baduzue, esan, mesedez, lantokian lan batzuk
> egitea erraztuko lidake-eta.
>
>
>
> Hona log artxiboko hutsa:
>
>    - ERROR [2014/12/17 11:02:00] (PiggydbServer)
>    java.lang.UnsupportedOperationException: The BROWSE action is not supported
>    on the current platform!
>    - java.lang.UnsupportedOperationException: The BROWSE action is not
>    supported on the current platform!
>    - at java.awt.Desktop.checkActionSupport(Desktop.java:225)
>    - at java.awt.Desktop.browse(Desktop.java:381)
>    - at
>    
> marubinotto.piggydb.standalone.PiggydbServer.launchBrowser(PiggydbServer.java:233)
>    - at
>    marubinotto.piggydb.standalone.PiggydbServer.launch(PiggydbServer.java:91)
>    - at
>    marubinotto.piggydb.standalone.PiggydbServer.main(PiggydbServer.java:48)
>
> Eskerrik asko pazientziagatik.
>
>
>
> Ondo segi
>
>
> --
>
> Juan Abasolo
>
>
> -
>
> UPV/EHU
>
> BILBOKO IRAKASLEEN UNIBERTSITATE ESKOLA
>
> Didaktika eta Eskola Antolakuntza saila
>
> Leioako Campusa
>
> Sarriena auzoa z/g
>
> (48940) Leioa
>
> Bizkaia
>
>
>
> Telelefonoa: 94 601 46 24
>
> Bulegoa: 3S68B
>
> Twitter: @JuanAbasolo1
>
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas
>
>

-- 
Ongi izan,

Juanan Pereira
Babelium Project:  http://babeliumproject.com
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola
[email protected]
Tel: 678 658 733 & (946 01) 7419
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a