Egunon, zerrendakideok. Ea teknikoek lagundu ahal didazuen honetan. Aplikazio bat erabiltzen hasita nago eta oso-oso erabilgarria egiten hasi zait, laneko ordenagailuan ezin erabil dezakedala konturatu naizen arte.
Aplikazioa: piggydb Hemen dago: http://piggydb.net/ Katxarreatzea gustoko duzuenoi gomendatua, ikerketa kualitatiboko prozesuko kontu batzuetarako, oso erabilgarria dela ere esango nuke. Aplikazioa Javan idatzita dago eta ez dauka instalatu beharrik, web nabigatzailearen bitartez erabiltzen da. Etxeko portatila ekarri dut lanekoarekin konparatzeko eta ea javako ezarpenetan aldakuntzaren bat eginda konpon dezakedan. Ez dut alde nabarmenik igarri; lanekoa berriagoa da etxekoa baino eta . Jakinduria amaitu zait; badakit ez dakidala eta ez dudala ukitu behar, bestela beste kontu batzuk ondatu ahal zaizkit. Zerbait ebidentea ikusten baduzue, esan, mesedez, lantokian lan batzuk egitea erraztuko lidake-eta. Hona log artxiboko hutsa: * ERROR [2014/12/17 11:02:00] (PiggydbServer) java.lang.UnsupportedOperationException: The BROWSE action is not supported on the current platform! * java.lang.UnsupportedOperationException: The BROWSE action is not supported on the current platform! * at java.awt.Desktop.checkActionSupport(Desktop.java:225) * at java.awt.Desktop.browse(Desktop.java:381) * at marubinotto.piggydb.standalone.PiggydbServer.launchBrowser(PiggydbServer.java:233) * at marubinotto.piggydb.standalone.PiggydbServer.launch(PiggydbServer.java:91) * at marubinotto.piggydb.standalone.PiggydbServer.main(PiggydbServer.java:48) Eskerrik asko pazientziagatik. Ondo segi Juan Abasolo - UPV/EHU BILBOKO IRAKASLEEN UNIBERTSITATE ESKOLA Didaktika eta Eskola Antolakuntza saila Leioako Campusa Sarriena auzoa z/g (48940) Leioa Bizkaia Telelefonoa: 94 601 *46 24* Bulegoa: 3S68B Twitter: @JuanAbasolo1
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas
