Egun on:
Nik ni.eus kontua aspalditik daukat, eta zerbitzua ondo dabil. Baliteke
orain alta berririk ez onartzea, eguneraketa prozesu baten erdian
daudelako. Joan den urtearen bukaeran mezu hau jaso genuen:
Badator ni.eus!
Kaixo lagun:
Litekeena da, nonbait, zerbait entzun izana, eta informazioa
baieztatzera gatoz: ni.eus zerbitzua berritzen ari gara.
Hurrengo hilabeteetan ni.eus aplikazio berritua argitaratuko dugu,
funtzionalitate berriekin: fitxategiak, ofimatika-tresnak, txata,
bideo-deiak, eta abar. Hori dela eta, kontua erreserbatzeko ataria
jarri dugu martxan: *badator.ni.eus*.
Kontua aurrez duzuenok, ez kezkatu, ez duzue ezer egin beharrik.
Zerbitzu berria martxan jarri orduko aktibatuko zaizue. Hala ere,
jakinaren gainean jarriko zaituztegu.
Bien bitartean, galderarik baduzue, jakizue abenduaren 7an, Durangoko
Azokako Kabian egongo garela ni.eus aurkezten; han zalantza guztiak
argitzen saiatuko gara.
Jarraitu dezagun euskal komunitate digitala eraikitzen!
Ni.eus lantaldea
26/1/28 10:49(e)an, David de Cos igorleak idatzi zuen:
Kaixo, Ibon:
Oso interesgarria, baina badakizu webgunea ondo dabilen? Orain sartu naiz eta
ez dut ezer ulertu... atal garrantzitsuenak (e-maila sortzeko, edo prezioak
ikusteko) ez dabiltzala esango nuke.
Ongi izan,
--
Ibon Igartua Libarona IKTen Gerenteordetzaren Ekoizpen Arloa
Sistemen Analista UPV/EHU
Tel. +34 94 601 5147 Sarriena auzoa z/g 48940 Leioa
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas