Kaixo:
Nire kasuan kontua derrigor migratuta daukat (TEKAZEL naizelako) eta
proba pare bat egin eta gero hauxe ikusi dut:
Outlook hodeian erabiliz gero fitxategi bat eransterakoan hiru aukera
ematen ditu:
* Zure ordenagailutik fitxategi bat aukeratzea (betiko eranskina)
* OneDrivetik partekatzea
* Kargatu eta partekatu, hau da, zure ordenagailutik fitxategia
OneDrivera kargatu eta partekatu
OneDrivetik partekatzean bi aukera daude:
* Partekatu esteka
* Erantsi
Esteka partekatzean, esteka zabaltzen duenak fitxategia irakurtzeko
baimena izan behar du. Fitxategia guztiontzat ikusgai ez badago, kanpoko
batek ezin izango du zabaldu.
Outlookek horren abisua eman beharko luke mezua bidali aurretik, baina
ez du inolako abisurik ematen.
agur,
ibon
25/10/10 13:05(e)an, Jokin Azpiazu Carballo igorleak idatzi zuen:
Kaixo
Nik ikasleen mezu ugari jasotzen ditut formatu horretan, eta
ireki/deskargatu ahal izaten ditut. Beraz, nik uste "defektuz" irekian
jartzen direla, edo ikasleek irekian jartzen dituztela ziurtatzeko
ireki dezakezula.
Imanolek dioen moduan, ohikoena da jendeak ez jakitea nola
funtzionatzen duten zerbitzuek eskaintzen dituzten aukerak.
J
On 25/10/10 12:49, Imanol Madariaga wrote:
Egunon, horretaz zalantza teknikoa,
ikasleek fitxategi hori horrela eranstea beraiek aukeratu dute?
Edo Microsoft 365 edo Outlookek erabaki du automatikoki mezuan esteka
jartzea eta fitxategia zerbitzarian?
Agian fitxategi pisutsua delako, edo lainoan zeukatelarik hautatu eta
bidali esan dutelako?
Eta logeatu behar izan barik jasotzeko aukera ere izango dutela hor
nonbait suposatzen dut, ez da?
Google-ekin garai baten igorleei eskatzen/irakasten ibili behar izan
nintzen. Defektuz logeatu beharra zegoen, eta nahiko eskutuan zuten
irekitzeko aukera. Suposatzen dut teknika monopolistikoa zela, bezero
berriak lortzeko bultzadatxoa.
Aspalditik ez zait gertatu, edo errazago jarri dute edo defektuz
irekia, edo jendeak ikasi du (ez dut uste).
Teknikoki asko gustatzen zait esteka bidaltzea fitxategi pisutsuen
ordez, baina ikasleekin garrantzitsuen ikusten dut jakin dezatela zer
egiten ari diren, ikasi dezatela bata edo bestea egin daitekeela eta
beraien erabakia dela.
Guzti hau lanak emateko eGela-ko Zereginak erabiliko ez duten kasu
bakanetan, noski.
Hurrengorarte, Imanol.
Juan Abasolo <[email protected]> erabiltzaileak idatzi du:
Diagnosirako beste bat, nonbait ipini beharra dagoela uste bada:
Oraintxe gertatu zait lehenengoz, ikasleek lan bat bidali didate eta,
emailean erantsita egon beharrean, Microsofteko EHUko kontuaz
logeatu behar
nukeen jasotzeko. Ez dut, ezin lana jaso.
Gaur gertatu bazait lehenengoz, ugari gertatuko dela esango nuke eta
ikasleak horretara bideratzen egongo direla aurreratu ere bai.
No more
Hau idatzi du Juan Abasolo ([email protected]) erabiltzaileak
(2025 ira.
26(a), or. (18:49)):
Eskerrik asko, Jokin;
Penatuta agertu ezin izanaz.
Nik denbora ez dakit, baina interesa badut;denborarako lehenengo
giltza
Eskerrik asko
Hau idatzi du Jokin Azpiazu Carballo ([email protected])
erabiltzaileak (2025 ira. 25(a), og. (16:25)):
Kaixo Itsaseko lagunok
Dakizuen moduan atzo hainbat lagun elkartu ginen EHUn Software
Askearen
aldeko apustua bultzatzeko asmoz. Mahia gainean izan genituen hainbat
gai: M365 migrazioa, EHUren digitalizazio plana, subiranotasun
digitala... Ez zen oso bilera luzea izan baina lehen pausuak eman
genituen. Postarekin batera bidaltzen dizuet akta oso laburtu bat.
Pentsatu genuen Itsas-en zaudeten denok ez duzuela, agian, gai
horrekiko
interes eta gogo berdina izango (zer esanik ez, horretarako
denbora!).
Hortaz, posta-zerrenda berria egitea pentsatu dugu, eta hemendik
gonbidapena luzatzea zuei, nahi baduzue dinamika horretan parte
hartu,
posta zerrendan sartu zaitzategun. Momentuz banaketa-zerrenda ez dago
oraindik prest, baina interesa duzuenok hari honi erantzun ahal
diozue
zuen interesa azalduz, edo nahiago baduzue nire postara idatzi
dezakezue
eta nik osatuko dut lista.
Zerrendara jendea batu ahala hurrengo bilera adosteko data jarriko
dugu
denon artean.
Mila esker eta ondo izan, Itsaserook!
Jokin
--
←---→
Jokin Azpiazu Carballo
Soziologia eta Gizarte Langintza saila
Sarriena z/g 48490 Leioa, Bizkaia
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
--
Juan Abasolo, PhD
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea EHU
Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia)
T : (+34) 94 601 7567
Telegram: @JuanAbasolo
Skype : abasolo72
Bloga : juanabasolo.netlify.app
--
Juan Abasolo
Iraskale agregatua
Associate professor
[email protected] <[email protected]>
T. +34 94 601 7567
Bilboko Hezkuntza Fakultatea - Bizkaiko Campusa
Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saila | EUDIA ikerketa taldea
Sarriena auzoa z/g, 48949 Leioa
T. +34 94 601 2000
ehu.eus <http://www.ehu.eus>
Erne! Baliteke mezu honen zatiren bat edo mezu osoa legez babestuta
egotea. Mezuak badu bere hartzailea. Okerreko helbidera heldu bada
(helbidea gaizki idatzi, transmisioak huts egin) eman abisu igorleari,
korreo honi erantzunda. Kontuz! Mezua ez bada zuretzat, ez erabili, ez
zabaldu beste inori, ez kopiatu eta ez baliatu. E-mail hau inprimatu
baino
lehen egiaztatu inprimatzeko beharra.
Attention! This message contains privileged or confidential
information
that only the intended recipient is entitled to access. If you
receive it
in error, we would appreciate it if you would not use the
information and
contact the sender. Before printing this email, please consider
whether it
is necessary to do so.
¡Atención! Este mensaje contiene información privilegiada o
confidencial
a la que sólo tiene derecho a acceder la persona destinataria. Si
usted lo
recibe por error le agradeceríamos que no hiciera uso de la
información y
que se pusiese en contacto con la o el remitente. Antes de imprimir
este
e-mail piense bien si es necesario hacerlo.
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
--
Ibon Igartua Libarona IKTen Gerenteordetzaren Ekoizpen Arloa
Sistemen Analista UPV/EHU
Tel. +34 94 601 5147 Sarriena auzoa z/g 48940 Leioa
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas