Bai, ni ere haserretu nau honek. Ni Joserraren kanpainako ekitaldi batera joan 
nintzen eta justu arazo hauek (Microsoft, datuen babesa, software askea, 
jabetasuna, etab) planteatu nion jendearen aurrean... Berak guztiz eman zidan 
arrazoia, eta gainera eskatu zidan ea idatzita pasatu ahal nizkion argudio 
horiek, ados zegoelako baina bere programan agertzen zena baino zehatzagoa 
zelako. Hala egin nuen, gero berak eskertu zidan... eta irabazi ondoren 100 
egun geroago, honekin topatzen gara. Benetan tristea.

Ongi izan,
-- 
David de Cos
Fisika Saila
Farmazia Fakultatea - UPV/EHU
(+34) 945 013041
www.ehu.eus/gmmmt

***

El miércoles, 7 de mayo de 2025 17:57:21 (hora de verano de Europa central) 
Juanjo Ugartemendia escribió:
> Lotsagarria! Gaizki hasi gara Errekoretza talde berriaren 100 eguneko
> epea bete berri denean. Ez dut ulertzen zergatik 3 urteetarako izan
> behar duen kontratu honek...beste kasuetan urtero berritu izan dira,
> gogoratzen dut adibidez pandemian erabili genuen bideodeien
> plataforma (ataka onetik atera gintuena, izena ahaztuta...), urtebete
> beranduago berritu zen, Webex ezarri ziguten...berriz ere aurrekontua
> aitzakia jarrita (Hori al da Eman ta Zabalzazu leloa duen
> Unibertsitate publiko batek jarratitu beharreko irizpide bakarra?)
> Hau bada gai bat, O365ena, batzuk atera genuena Josebaren
> kanpainan... Urtebeteko luzapenarekin gai hau eztabaidatzea egongo
> zen...horrela eztabaida gutxi honi buruz behintzat bere urteroko
> kontsulta horietan (horrela esan zuen kanpainan...)
> 
> Juanjo
> 
> Jatorrizko mezua: az., 2025-05-07 14:25 +0200, egilea: Juan Abasolo
> > Ni erdi tonto erdi kospiranoiko...
> > Hau zer da, gu tontoak gara eta irabazle bakarrak Microsoftekoak
> > dira ala norbaitek sofa erosoagoa erosi duela pentsatu behar da?
> > 
> > 500.000. euro badira euroak.
> > 
> > Baina, egia esanda, gehiago arduratu behar gintuzke erabiltzaileak
> > horretara domatzen ari direla ikusteak, datuak Democrat Republican
> > Party-ra joateak eta deslokalizazioak (non eta espezialistak
> > sortzen diren erakundean!).
> > 
> > 
> > 
> > Hau idatzi du Ibon Igartua ([email protected]) erabiltzaileak
> > (2025 mai. 7(a), az. (14:07)):
> > > 
> > > Kaixo:
> > > 
> > > Gaur argitaratu da kontratazio plataforman O365 lizentzien
> > > lizitazioa:
> > > 
> > > https://www.contratacion.euskadi.eus/kontratazio_iragarkia/microsoften-campuseko-lizentziaren-hornidura/webkpe00-kpeperfi/eu/
> > > 
> > > Aurreikusitako kostua 1.395.728,52 € BEZ gabe ... datozen 3
> > > urteetarako
> > > 
> > > Aurreko lizitazioa 2022an izan zen:
> > > 
> > > https://www.contratacion.euskadi.eus/kontratazio_iragarkia/upv/ehu-campus-microsoft-lizentziez-hornitzea-lizitazio-elektronikoa/webkpe00-kpeperfi/eu/
> > > 
> > > Orduan aurreikusitako kostua 832.284€koa izan zen. Gero pixka bat
> > > merkeago atera zen kontratua.
> > > 
> > > ¡ojo al dato! O365ra migrazioa egin zenean, errektoretza
> > > taldearen 
> > > argudioetako bat ekonomikoa izan zen ... gainkostu ekonomikorik
> > > ez zuela 
> > > ekarriko argudiatu zuten.
> > > 
> > > agur,
> > > 
> > > ibon
> > > 
> > > _______________________________________________
> > > ITSAS mailing list
> > > [email protected]
> > > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
> 
> 
> 




_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a