Laster egin behar dut nire plazaren agregaturako defentsa eta
militantziaz/burugogorkeriaz vascuencez egin nahi dut, nahiz eta
ebaluatzailetariko bi DeepSpain-etik etorri.
Nire uste ustela:
Ikusita Quarto->Reveal.js erabilita aukera dagoela URL bat pasatzeko
entzuleei, nik uste nuen inplementatuta egongo zela edo erraza izango
zela egitea URL(eus) pasatzea batzuei eta horrekin batera URL(es)
pasatzea, nik aurrera egin eta pantaila nagusian vascuence handiz agertu
arren erbestetik etorritako gaztelaniadunentzako interpretazio zerbitzua
belarrietan eta nik pasatutako tablet gaztelaniadunetan segitu ahal
izango zutela. Uste ustela.
Quarto-ko inklusibista eleaniztasunzaledunei galdetu eta "sorry begiratu
reveal.js-n" (zorri gitxi, ilerik ez nik). Galdera/eskaera zabalik utzi
dut reveal.js/multiplex antz abandunatuan . Eta hor herioari begira
daude nire asmoak.
Ezagutzen dugu gure unibertsitate eleanitz gizarte legez elebidunean,
era dezenteren bat ebaluatzaile/puntuatzaileek gaztelania errespetuz
tratatzen dela senti dezaten, nahiz eta lehentasuna euskarari eman
aurkezpen osoan? Ala vashcorro betondoa ipinita euskara lehenetsi eta
papelitoak gaztelaniaz erabili behar nituzke?
Dinot nik hori gurean bideratzen bageneki, europako parlamentuk erosi
behar lukeela. (tentagarri lagata)
-eskerrik asko honaino leitzearren-
Juan
--
Juan Abasolo, PhD
EUDIA ikerketa taldea | Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila
Bilboko Hezkuntza Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia)
T : (+34) 94 601 7567
Telegram: @JuanAbasolo
Skype : abasolo72
Bloga : juanabasolo.netlify.com
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas