Aupa Mikel, Niri orain dela hainbat hilabete kendu zidaten txarteleko ziurtagiria. Ez dot gogoratzen 2022-ko abenduan edo 2021-koan izan zen. Ordutik, NAN-a erabiltzen dot eta listo. Administrazio publikoetan zure izenean erregistratutako edozein ziurtagiri erabili dezakezu/dezakegu. Izenpeko ziurtagiriak birtual bihurtu beharrean ezabatu beharko lituzkete, baina, tira, geopolitika eta ekonomia lokala...
2023-ko urritik hona, ordenagailu berria daukat, Debian jarri dot bertan eta oraindik ez dot lortu txartelak irakurtzeko softwarea konfiguratzea (ez dut denbora asko eman egia esan). Hortaz, Edonon erabiltzen nabil bertan. Kliente ez librea instalatu, edonon.ehu.eus bisitatu (VPN aktibatu unitik kanpo bazaude) eta leiho batean irekiko da aldi baterako makina birtualaren urrutiko mahaigaina. Edonon-ek limitazio oso "interesgarria" dauka. Arbela ez da bidirekzionala. Hau da, nire ordenagailuko dokumentuak (sinatu nahi ditudanak) Ctrl+C eta Ctrl+V erabilita kopiatu ditzaket edononen makina birtualera, baina sinatu ostean dokumentuak ezin ditut bueltan makinatik nire ordenagailura kopiatu. Makina birtualean nabigatzailea ireki behar dot, nire e-maila ireki eta dokumentuak bidali (o drive/ehubox erabili). Edononen makina birtuala aldi batekoa denez, ezin dira ziurtagiri edo emailaren kredentzialak gogoratu. Ez da nik asmatutako soluzioa, baizik eta CAU-an inzidentzia ireki ostean eman zidaten azalpena. Sin palabras. Orokorrean, NAN zenbakia, pasahitz sinplea (arazoak ditu hainbat karakterekin), eta e-maila 2FA gisa erabiltzeko kaka mordo galanta. Espero euskal familia askok horri esker jana izatea behintzat. Ondo izan, Unai El lun, 18 mar 2024 a las 12:06, Imanol Madariaga (<[email protected]>) escribió: > Egunon, nik ez dut erabiltzen baina aukera begiratu nuenean (txarto > gogoratzen ez badut) Edonon zerbitzua erabiltzeko bidea bezero > pribatiboa instalatzea zen (nire ustez muga larria). Baina badago > aukera (erdi ezkutua) html5 bidez nabigatzailetik erabiltzeko. > > Izenpek ziurtagiri profesionala erabiltzeko bezeroa Windows-en > bakarrik eskaintzea negargarria da benetan. > > Hrrengorarte, Imanol. > > > Mikel Larrea <[email protected]> escribió: > > > Kaixo! > > > > Oraingo honetan Hodeiko Ziurtagiri Profesionala erabiltzeko > > zerrendan sartu naute... Erabili ahal izateko baldintza teknikoen > > arabera linux edo mac sistemarik ezin da erabili (edonon zerbitzua > > erabili behar dugula adierazten digute). > > > > > https://www.ehu.eus/eu/group/ikt-tic/hodeiko-ziurtagiri-profesionala/baldintza-teknikoak > > > > Nire galdera, norbaitek wine edo bestelakorik erabiliz lortu du > > funtzionaraztea? > > > > Mila esker eta ongi izan, > > > > Mikel Larrea > > > > > > _______________________________________________ > > ITSAS mailing list > > [email protected] > > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas > > > > _______________________________________________ > ITSAS mailing list > [email protected] > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas >
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
