Aupa,

2012/10/2 Juan Jose Ugartemendia <[email protected]>:
> nola begiratzen da ea proxiren bat kargatuta dudan?

Proxyaz aparte
(Firefoxen: Edit / Preferences / Advanced / Network / Settings...
(Chromen: Settings hautatu eta Seach eremuan Proxy sakatu)
beste gauza bat begiratuko nik: /etc/resolv.conf fitxategiaren edukia...
Zehazki, horrelako zerbait baduzu:

nameserver 127.0.0.1
search ehu.es

beste honetaz ordezkatu :

nameserver 8.8.4.4
nameserver 127.0.0.1
search ehu.es

Gorde aldaketa, itxi nabigatzaile guztiak eta berriro saiatu Firefox
edo Chromerekin.

(Nire hipotesia da zure DNS konfigurazioa gaizki dagoela. Matlabek
ziur asko IP helbide zuzena erabiltzen du eta hori dela eta ez du
DNSrik behar. Firefoxen beste webgune bat atzitzerakoan, berriz, DNSei
dagokien konfigurazioa gaizki egongo denez, ezingo dituzu webguneak
atzitu/kargatu...  Baina hori, hipotesi huts bat da :-)



-- 
Ongi izan,

Juanan Pereira
Babelium Project:  http://babeliumproject.com
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola
[email protected]
Tel: 678 658 733 & (946 01) 7419
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a